miércoles, 19 de febrero de 2014

Aikitxikien kamisetak / Camisetas para aikitxikis

Gure klaseetako haurrak oso ondo portatu dira ikasturtea hasi zenetik, eta horregatik, oparitxoren bat merezi dutela pentsatu dugu: KAMISETA polit batzuk!
Helduen klaseko Jose Luisek egin dizkigu; hain zuzen ere, gure karteletako irudi ederra brodatu du kamiseta bakoitzean, eta izugarri ondo geratu dira.
Baina misterio bat argitu nahi nuke: Nondik atera genuen irudia? Ba, aspaldi-aspaldian, Sabinek, nire lagun batek, Berlinetik ekarri zuen. Ezetz asmatu nola! Haurrentzako aikido klaseak iragartzeko kartel batetik ekarri zuen, telefono-zenbakia jartzeko paper-zerrendatxo horietako batean!

Los niños y niñas de nuestras clases de aikido se están portando muy bien desde que empezó el curso, y por eso, hemos pensado que se merecen un regalito: ¡unas CAMISETAS estupendas!
Las ha hecho Jose Luis, de la clase de los adultos. Ha bordado el dibujo chulísimo de nuestro cartel en cada camistea, y han quedado fantásticas.
Pero quiero aclarar un misterio: ¿De dónde hemos sacado la imagen? Pues la trajo de Berlín hace mucho tiempo un colega, Sabin. ¡A que no adivináis cómo la trajo! En una de esas tiritas de papel que se usan en algunos carteles, en este caso, de un cartel que anunciaba clases de aikido infantil

Hemen kamisetak egiteko prozesuaren bideoa!
¡Aquí tenéis el vídeo de cómo las hicimos!











martes, 18 de febrero de 2014

Astebetean Lizardi institutuan ere Aikido / Durante una semana, Aikido también en el instituto Lizardi

Euskarazko bertsioa (versión en castellano más abajo)


Ion Iriarte eta biok (Jon Oyanguren) astebete izan gara Lizardi institutuan DBH3ko ikasleei aikidoko klaseak ematen. Esperientzia positiboa, aberasgarria eta atsegina izan da, nahiz eta oso denbora gutxi egon gara talde bakoitzarekin (7 ziren); hain zuzen ere, bi ordutik beherako saioa egin dugu ikasleekin. Dena den, asko ikasi dugu ikasleengandik eta euren irakasleengandik (Ismene, Aritz eta Josebak aholku baliagarriak eman dizkigute eta!), eta espero dugu ikasleek ere gugandik zerbait ikasi izana.

Ia ehun et berrogeita hamar ikaslerekin izan gara, eta oso zaila izan da denak asebetetzea, denen arreta erakartzea; alde batetik, eurek ere askotariko interesak dituztelako, eta beste batetik, ez dugu ahaztu behar, nerabeak direlako, eta denok gogoratzen dugu gu ere nolakoak ginen adin hartan (dena genekien, helduek proposatzen zuten gehiena tontakeria hutsa zen, gure gustukoa ez zen jarduera alferrikakoa zen…). Hortaz, egia esatearren, denen arreta denbora guztian erakartzea ezinezkoa izan da, baina erantzun polita jaso dugu eskuarki.

Ion eta biok ados gaude: zaila izan da baina merezi izan du. Oso gustura egon gara, eta berriz egiteko gogoekin.

Sakatu hemen YouTubeko bideoa ikusteko.
Haz click aquí para ver el vídeo de YouTube.